Zer da Agrotic Hub?
Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako elikagai enpresen eraldaketa babestuz
AGROTIC HUB Nafarroako, Euskadiko eta Akitania Berriko elikagaien enpresen eraldaketa digitalari laguntzera zuzenduta dago. Mugaz gaindiko baliabideen Hub bat sortuz, irtenbide berritzaile onenak enpresa txiki eta ertainetara hurbiltzeko helburua du. Hiru eskualdeetako elikagaien sektorearen espezializazio desberdinei esker, Hub-ean integratuko diren digitalizazio-soluzioen eskaintza aberatsa izango da.


Digitalizazioko esperientzia berritzailerik onenak eta aplikatutako teknologiarik onenak
Proiektuak, digitalizazio-esperientzia berritzaile onenak eta azpisektoreetan (abeltzaintza, arrantza, nekazaritza, begetal-transformatuak, haragi-transformatuak, esne-transformatuak, zerealak, frutak, etab.) aplikatutako teknologia onenak balioztatzea du helburu. Gainera, jakintza hori hiru eskualdeetako azpisektore horietako enpresen artean zabaltzeko, eskaintza eskarira hurbiltzeko eta arazo komunei irtenbidea eman diezaieketen IKT aplikazio berriak identifikatzeko ere baliogarria izango da
Proiektuak honako ekintza hauek ditu:
Egoeraren diagnostikoa
Hiru eskualdeetako elikagaien sektorearen digitalizazio-mailari buruzko egoeraren diagnostikoa eta arazo komunak identifikatzea. Azpisektoreen digitalizazio-maila, ezarritako aplikazio nagusiak, teknologia berrienak eta oztopo eta zailtasun ohikoenak identifikatzea eta Europar Batasuneko sektore-txostenekin konparazio bat egitea da helburua.
Digitalizazio-jardunbide egokiak
Digitalizazio-jardunbide egokien inbentarioa, hedapena eta trukea. Egiaztatutako esperientzietan oinarrituta, aplikazio eta erabilera onenak hautatzea eta enpresa erabiltzaileei aurkeztea.
Proiektuak identifikatzea
Elkarrekin landu beharreko proiektuak identifikatzea. Digitalizazio-proiektu berritzaileak identifikatzea, azpisektore jakin batzuen premia komunei erantzuteko, elikagaien enpresen eta Euroeskualdeko IKT enpresen arteko elkarlanaren bidez.