Helburuak
Proiektuaren helburu orokorra Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzea da, enpresen digitalizazioa bultzatuz, batez ere enpresa txiki eta ertainena.
Helburu orokor hori honako helburu espezifiko hauetan zehazten da:
1
Hiru eskualdeetako elikagaien azpisektoreen garapen digitalaren maila ezartzea, erronkak, oztopoak eta hobetzeko aukerak identifikatzeko.
2
Euroeskualdeko elikagaien enpresei bere azpisektorean dauden berrikuntza digital onenak hurbiltzea, jardunbide egokiak erakutsiz eta irtenbideen enpresa hornitzaileak identifikatuz.
3
Hiru eskualdeetako elikagaien azpisektore jakin batzuen digitalizazio-erronkei erantzuten dieten trakzio-proiektuen kopuru mugatua identifikatzea, eta horiek aurrera eramateko gai diren mugaz gaindiko partzuergoak eta finantzaketa-bide posibleak konfiguratzea.