Nafarroako, Euskadiko eta Akitania Berriko
elikagai enpresen eraldaketa digitala babesten dugu

Proiektuaren aurkezpen ofiziala

Osteguna, azaroak 4

- Irekiera eta AGROTIC HUB proiektuaren aurkezpen laburra
- Lurraldearen azterketa eta diagnostikoaren emaitzen aurkezpena
- Arrakasta kasuak Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdean
- Eztabaida-mahaiak eta B2B topaketak

Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako elikagai enpresen eraldaketa babestuz

AGROTIC HUB Nafarroako, Euskadiko eta Akitania Berriko elikagaien enpresen eraldaketa digitalari laguntzera zuzenduta dago. Mugaz gaindiko baliabideen Hub bat sortuz, irtenbide berritzaile onenak enpresa txiki eta ertainetara hurbiltzeko helburua du. Hiru eskualdeetako elikagaien sektorearen espezializazio desberdinei esker, Hub-ean integratuko diren digitalizazio-soluzioen eskaintza aberatsa izango da.

Digitalizazioko esperientzia berritzailerik onenak eta aplikatutako teknologiarik onenak

Proiektuak, digitalizazio-esperientzia berritzaile onenak eta azpisektoreetan (abeltzaintza, arrantza, nekazaritza, begetal-transformatuak, haragi-transformatuak, esne-transformatuak, zerealak, frutak, etab.) aplikatutako teknologia onenak balioztatzea du helburu. Gainera, jakintza hori hiru eskualdeetako azpisektore horietako enpresen artean zabaltzeko, eskaintza eskarira hurbiltzeko eta arazo komunei irtenbidea eman diezaieketen IKT aplikazio berriak identifikatzeko ere baliogarria izango da.

Gure bazkideak